Bezeroarentzako arreta 943336811



Erabiltzailea

Gure Produktuak

Erregistartu
Bilatzailea

Bilaketa moduak


Gipuzkoako Sagardogileen elkartea

Gipuzkoako Sagardogileen elkartea

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea 1977an sortu zen ofizialki eta sagardo naturala ekoizten duten 50 sagardotegik osatzen dute gaur egun. Bere funtsezko eginkizunak dira sagardoaren sustapena eta elkartekideen interesak defendatzea. Azken urteetan urrats sendoak eman dira sektorea profesionalizatu eta produktuaren kalitatea hobetzeko eta aurrera ere horretan jarraitzea izango da helburua, lehengo bideak sendotu eta berriak arakatuta.

Elkarteko sagardotegien artean ezberdintasun handia dago, sagardo ekoizle txiki eta handiak elkartzen baitira bertan eta elkarteak guztien beharretara dauka egokitu beharra. Gaur egun 8 milioi litro inguru sagardo ekoizten dituzte elkarte barruko 51 sagardogileek. Elkartearen egoitza Astigarragan dago, bere bulego, formazio, dastatze eta mintegietarako gela eta abarrekin.

Sagardogile Elkarteak ekimen ugari gauzatzen ditu urtean zehar, eta azken aldian bi helburu nagusi baditu: bata produktuaren irudia hobetzea ohiko kontsumitzailearen aurrean, eta bestea sagardoa Euskal Herriko mugetatik kanpo ezagutzera ematea, estatuan egiten diren zenbait feria baliatuta.

Formulario de contacto:

 *
 *

(*) Beharrezko eremuak


Hileko produktua

Aduna EUSKO LABEL

Aduna EUSKO LABEL

Bertako sagar ezbediren arteko nahasketa. Etxeko sagastietatik ateratako sagarra eta aukeratua. Kolore argia, fruta usain eta zapore handikoa. Gorputz handiko sagardoa baina era berean erraz edateko sagardoa.

2,04 €


Erosi


Sagardo baloratuenak

Petri

Petri

Euskal Herriko Eusko Label sagardoa gure sagastietako inguruko baserrietako sagar barietateekin ekoitzia, 100% bertakoa, Hazi fundazioak kontrolatu eta ziurtatua.
 
Kolore horiska, fruta usainekoa, freskoa eta ahoan atsegina.

2,14 €


Erosi