Bezeroarentzako arreta 943336811



Erabiltzailea

Gure Produktuak

Erregistartu
Bilatzailea

Bilaketa moduak


ORDAINBIDEAK

Zure eskaria egiterako orduan, honako ordainbideak dituzu eskuragarri:

BANKU-TRANSFERENTZIA

 Zure eskaria egin ondoren, posta elektroniko bat jasoko duzu zure eskariaren zehaztasun guztiekin. Posta jaso ostean, honako kontu-zenbakira transferentzia egin beharra dago: 2100 0732 26  02010855511 La Caixa

Transferentzia  aipatutako zenbakira egin behar da eta transferentziaren kopia bat bidali behar zaigu faxez  944 036 442 zenbakira, edo trasnferentzia online egin baduzu, ziurtagiria posta elektronikoz  info@sidranatural .com helbidera. Ziurtagiria jaso ondoren, gure  administrazioak logistika zerbitzuei zure eskaria bidaltzeko agindua emango die. 

Ohar garrantzitsua

Online dendan  sidranatural.com egiten den lehenengo erosketan, hiru ordainbide soilik onartuko dira: banku-transferentzia,  jasotzean ordaintzeko (errenboltsozko erosketa) edo kreditu-txartela (adibidez VISA).

Autonomo eta enpresen kasuan, beti ere lehenengo erosketa ez bada, banku-helbideratzea edo epeka ordaintzeko aukera dute.

ERRENBOLTSOZKO ORDAINKETA

Zure eskaria jasotzen duzun unean gauzatzen da errenboltsozko ordainketa. Eskariaren zenbatekoa info@sidranatural .com-ek kontratatutako garraio enpresari eman beharko zaio eskaria jasotzen den unean. Ordainbide honek %3-ko  errekargua dauka, eta gutxienez  4 € + BEZa izango da. Hau guztia erosketa gauzatzean eta saskia bistaratzean adierazten da.

Ohar garrantzitsua

Ordainbide hau 300€-ko diru kopurua gainditzen duten eskarietan ez da onartuko. Zure eskariak kopuru hori gainditzen badu, zuzenean aukera hau ezin izango duzu bistaratu.

KREDITU-TXARTELA

Zure ordainketa kreditu-txartelaren bidez egin nahi baduzu, 3DSecure sistema erabiliko da. VISA y MASTERCARD txartelek sortutako azken sistema da, interneten erosketa seguruak egitea ahalbidetzen duena eta eroslea txartelaren benetako titularra dela egiaztatzen duena.

Hemendik aurrera kode bat beharko duzu, zure banketxeak emango dizuna. Horrela, iruzur egitea ezinezkoa gertatzen da eta prozesuaren segurtasuna bermatzen da.

Nola lortu daiteke kodea?

Zure banketxean lortuko duzu (txartelaren banketxe berean). Dagoeneko banku elektronikoaren erabiltzaile bazara, ia kasu gehienetan zuzenean online kodea eska dezakezu.

Oso prozesu erraza da eta eta orain artekoaren oso antzekoa.

VISA txartelaren bidezko ordainbidea aukeratzean, txartelaren zenbakia eta iraungitze-data eskatuko zaizkizu.

Pantaila berria agertuko da eta bankuak zure kodea idazteko eskatuko dizu. Gogoratu kode hau zure banketxeak aldez aurretik  emandako kodea dela, eta EZ zure txartelaren atzealdean azaltzen den 3 zifrako zenbakia. Ondoren, gure zerbitzariak guztia zuzena dela baieztatuko du.

Gogorarazten dizugu ordainbide honek ez duela inongo errekargurik.

BANKU-HELBIDERATZEA

Aukera hau, soilik aldez aurretik  sidranatural.com helbidean erosketa bat egin duten autonomo eta enpresentzat dago erabilgarri. 

Aukera hau hautatzen duzunean guk onartu behar dugu, Onartu ondoren, eskaera bat egiten duzun bakoitzean,  www. sidranatural.com-en gestio-sistemak banku-igorpena helbideratuko du ordainketa egunean eta zuk adierazitako bankuko kontuan.

Oso erraza eta erosoa da. Hornitzaile bat balitz bezala baina internetek soilik duen azkartasunarekin.

Banku-helbideratzea ordainketa geroratu  mota ezberdinekin gauzatzeko, jar zaitez gure bezeroaren arretarako sailarekin harremanetan 944 036 442 telefono zenbakian.

 


Hileko produktua

1,90 €


Erosi


Sagardo baloratuenak

Petri

Petri

Euskal Herriko Eusko Label sagardoa gure sagastietako inguruko baserrietako sagar barietateekin ekoitzia, 100% bertakoa, Hazi fundazioak kontrolatu eta ziurtatua.
 
Kolore horiska, fruta usainekoa, freskoa eta ahoan atsegina.

2,14 €


Erosi