Bezeroarentzako arreta 943336811



Erabiltzailea

Gure Produktuak

Erregistartu
Bilatzailea

Bilaketa moduak


ITZULKETAK

sidranatural.com-ek produktuen itlzulketak onartuko ditu, bezeroak eskaria jasotzen duenetik lehenengo 7 egunen buruan bada, eta  betiere merkataritza antolakuntzarako 47/2002 Legeak zehazten dituen baldintzak betetzen badira. sidranatural.com-ek aldez aurretik eta idatziz baimendutako itzulketak soilik onartuko ditu. Baimen honen eskaera egiteko, bezeroa aldez aurretik sidranatural.com-ekin harremanetan jarriko da eta baimena jaso ondoren, merkantzia zein helbidetara bidali behar duen esan eta itzulketa onartua izateko baldintzak jakinaraziko zaizkio.

Merkantzia bere jatorrizko bilgarrian itzuli behar da, egoera ezin hobean eta babestuta,  garraioko zigilu zein zinta itsaskorrik gabe. Itzulketei honako helbidean emango zaie arreta:

  • www. sidranatural.com
  • Merkatu Interactiva S.L.
  • INBISA Parkea, II.Eraikina 116. Bulegoa - Los Olmos Etorbidea, 1
  • 01013 GASTEIZ (ARABA) IFK – B-01393339
  • Telefonoa: 944 036 442
  • Faxa: 944 037 808
  • E-posta: info@sidranatural .com

Behin merkantzia jaso eta egoera ezin hobean dagoela egiaztatzean, zenbatekoa itzuliko da. Materiala ez bada egoera onean iristen, www. sidranatural .com-ek  zenbatekoa baino gutxiago ordaintzeko eskubidea izango du. Itzulketaren ondorioz sortutako garraio-gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu. Aurretik egindako lehenengo bidalketaren garraio gastuak, itzuli beharreko zenbatekotik kenduko dira.

GARRAIOAN KALTETURIKO PRODUKTUAK

Garraioan gertaturiko kalteen erreklamazioa bideratu ahal izateko, 24 orduko gehieneko epean  garraio-agentziari jakinarazi behar zaio. Entregako unean kanpoko bilgarria hondatuta baldin badago, eskaria jasotzean sinatzen den albaranean adierazi. Erreklamazioa egin denean,  sidranatural .com kalteturiko produktua jasotzeaz arduratuko da eta egoera ezin hobean dagoen produktu berri bat bidaliko zaio bezeroari,  inolako gasturik gabe.


Hileko produktua

9,51 €


Erosi


Sagardo baloratuenak

Petri

Petri

Euskal Herriko Eusko Label sagardoa gure sagastietako inguruko baserrietako sagar barietateekin ekoitzia, 100% bertakoa, Hazi fundazioak kontrolatu eta ziurtatua.
 
Kolore horiska, fruta usainekoa, freskoa eta ahoan atsegina.

2,14 €


Erosi