Bezeroarentzako arreta 943336811



Erabiltzailea

Gure Produktuak

Erregistartu
Bilatzailea

Bilaketa moduak


Dastatzea

Sagardo uzta berria urtarrila erdi aldetik apirila bukaerara dastatu liteke txotxean. Sagardoa botilaratzeko ohiturarik ez zen garaietan kupela ireki eta bukatu artean edaten zen bertatik, normalean pitxarretan hartuta. Txotxaren ohitura berriagoa da: sagardo botila erostunek dastatzeko erabili izan da txotx garaia, upeltegiko sagardoa probatu eta gustukoena aukeratzeko. Gaur egun ere botilan borobilduko den sagardoa dastatzeko garaia da txotx denboraldia, uzta berria probatu eta sagardoak upelean izaten duen bilakaera gozatzeko aukera eskaintzen duena. Denborak sagardotegiak gune gastronomiko ere bilakatu ditu, eskaintzen dutenagatik: sagardoa txotxean upeletik, eta antzekoa izan ohi den sagardotegiko menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta; postrea, berriz, gazta, menbriloa eta intxaurrak. 


Hileko produktua

Aduna EUSKO LABEL

Aduna EUSKO LABEL

Bertako sagar ezbediren arteko nahasketa. Etxeko sagastietatik ateratako sagarra eta aukeratua. Kolore argia, fruta usain eta zapore handikoa. Gorputz handiko sagardoa baina era berean erraz edateko sagardoa.

2,04 €


Erosi


Sagardo baloratuenak

Petri

Petri

Euskal Herriko Eusko Label sagardoa gure sagastietako inguruko baserrietako sagar barietateekin ekoitzia, 100% bertakoa, Hazi fundazioak kontrolatu eta ziurtatua.
 
Kolore horiska, fruta usainekoa, freskoa eta ahoan atsegina.

2,14 €


Erosi